XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

38. Artikulua.- Saneamendu Sareak.

Saneamendua sare publikoko sistema bereizle baten bitartez burutuko da.

Euri uraren sarera, euritik eta isurketa naturaletik datorren ura baino ezingo da isuri.

Alderdi hau bere egunean aldatu ahal izango da, Organismo Eskudunaren aginduz, Debako Saneamendu Integralaren Kolektoreak gauza daitezenean, eta finka daitezen baldintzetan.

Eraikinetako euri urarentzako zorrotenak erregulartasunez lotuko zaizkio sare honi arkatilen bidez, debekatuta geratzen direlarik sare publikorako isurketa zuzenak.

Isurbideak gutxi gora behera 45 metrotatik behin jarriko dira gutxienez.

Hondakin ur sanitarioa eta industri erabileretatik datorrena, behin jatorrian araztuta, Ordenantza hauen 27. artikuluak zehazten duena betez, hondakin uraren sare publikora isuriko da, dagokion arkatilaren bidez.

Sare honek Deba ibaira eroango du ura (edo Saneamendu Kolektore Integralera, bere garaian), Sektorearen Ekialdean aurrikusitako ustel-zulo eta dekantazio putzuan iragazi ondoren.

Iparraldeko lursailak bere ustel-zulo propioa jartzea hautatzen badu, bere ura ibaira eroan dezan sare publiko esklusibo bat baimenduko da, isurketa puntua sare amankomunarekin bateratu beharko duelarik.

NTE-ISA eta NTE-ISS Arau Teknologikoen jarraikintza gomendatzen da saneamendu sare hauen diseinurako eta erizpideen hartzerako.

Aplikatzekoak diren Udal arauak beteko dira.

39. Artikulua.- Energia Elektrikoaren Hornidura Sarea.

Hornidura Tentsio altuan nahiz baxuan burutuko da.

Tentsio altuko lotunea 13 Sektoreko C.T.tik edo Sektorearen Iparraldean dagoen aire hariteriatik egin ahal izango da.

Transformadore amankomun bat ezarriko da eragin horretarako erreserbatutako lurzoruan.

Transformadore hau lurperatuta kokatuko da lehenespenez.

Hala hautatuz gero, Iparraldeko lursailaren transformadore propio baten instalazioa baimenduko da bere barnealdean.

Barne-banaketarako sareak lurpekoak izango dira.

Aire hariteriak baimenduko dira sare lokalerako lotuneetan.

Halaber, egungo tentsio altuko hariterien ordez jartzen diren aire hariteriak ere baimentzen dira.

Hauen euskarriak, ordenaturiko eraikinen gainean kokatuko dira lehenespenez, eragin horretarako bidezko zorrak ezarriko direlarik.

Euskarri hauek espazio libreetarako edo ekipamenduetarako erreserba lurzoruen gainean grabitatzen duten kasuan, zona hauei asignaturiko erabilera osoa ahalbide dezaten moduan kokatuko dira.

Aplikatzekoak gerta daitezen Udal arauak beteko dira.